viernes, 10 de diciembre de 2010

Zubisaltoa eta zubijauzia

Oraingo honetan, zubisoka edo zubijauziarekin gatoz. Espero dugu interesatuko ziazuela sarrera hau.

Zubijauzia edo zubisaltoa zubitik soka dinamikoz (eskalada sokaz) lotuta pendulu modura jauzi eginez egiten den muturreko kirola da."




Badira jauzi mota gehiago zubitik egin ahal direnak (gomasaltoa, gomapendulua, tirolina, parabolasaltoa... errapel moduan ere jauzi egin ahal da), baino jauzien arloan adostasuna dago zubisalto(a) hitzez aurretik aipatutako modalitatea adierazteko.

Eta badira antzeko jarduerak (supersaltoa, sky coaster, swing jumping), pendulu modura ere, baina zubi barik, egiten direnak.

Zubisaltoa nondik dator?

Zubisaltoa 1970ko hamarkadaren hasieran asmatu zen, Cruseilles-en, Annecy inguruan, Frantzian. Helmut Kiene deituriko eskalatzaile germaniarrak Les Usses ibaiaren gaineko zubietako batean soka bakarra lotu eta bestetik jauzi egin zuenean. Bi zubi hauen arteko distantzia 50m izanik, luzera beretsuko pendulu ikaragarria egin zuen. Helmutek ez omen zuen sekula gehiago egin, baino bere kideei kontatu zien heinean, hedatzen joan zen.

Euskal Herrian berriz, zubisaltoa 1980ko hamarkadan hasi zen ezagutzen, eskalatzaileak zubi bakarraren azpitik instalatzeko modua topatu eta jauziak egiten hasi zirenean, lehenbiziAraotzen (15m/20), baita Ormaiztegin ere. Gerora Tolosako "Ibarra" zubiak erabiltzen hasi ziren (33m/38), eta, aurrerago, Azkoitiakoa (24m/31-40). Egin izan dira mota honetako jauziak ere Soraluzen eta Atxaspin (Mendexa), bada jauzietarako egokia den zubia [Sobron]en eta bestea Kanpezu inguruan.

Gu egileok Azpeitikoak gara eta hemen usten dizuegu geure herri alboko jauzi handi baten argazki bat, Azkaratekoa (Azkoitia)


Amaitzeko bideo bat utziko dugu, disfruta dezazuela! 



No hay comentarios:

Publicar un comentario