Hauxe dugu abentura kirolik ezagunena. Oso zaila da kirol hau egitean zer
sentitzen den hitzekin adieraztea. Orokorrean taldean egiten da, zirrara eta
arriskua partekatzeko.
Ur‐emari handiko eta ur‐lasterreko ibaietan nabigatzeko bereziki diseinatutako
ontzi puzgarrietan joango gara, eta saiatu beharko dugu bideko harkaitzak
ekiditen eta uretara ez jausten. Ibilbidean hamaika ustekabe, ikaraldi eta
murgilaldi izango ditugu, hori seguru.
Ontzia, zodiac‐aren antzerakoa oso segurua eta gogorra da. Sei edo zortzi
lagunentzako edukiera izaten du eta hauek ontziaren ertzetan eserita joan behar
dute. Ontziko lagunek oinak lotzeko euskarriak dituzte ontziko zoruan, beraz,
nahiko zaila da oreka galtzea harkaitzen gainean pasatzean. Dena dela, kontuan
izan behar dugu, kirol hau egiten animatuz gero, blai eginda amaituko dugula.
Kirol hau arriskutsua dela eman arren, ez da horrela. Ontziko lagunen bat
uretara erortzen bada ere, ez du minik hartuko, segurtasun ekipoa jantzita
No hay comentarios:
Publicar un comentario