Eskia elurraren gainean praktikatzen den kirola da. Halaber, badago ur gainean egiten duten beste mota desberdin bat, "eski nautikoa" edo uretakoa izena duena.
Eskiatzaileak dira arlo honetako kirolariak.
Ur‐amiletan praktikatzeko beste modalitate bizigarria. Lau edo bost
lagunentzako tokia duen ontzi pneumatiko batean erreka jaistean datza.
Parte‐hartzaileak bata bestearen atzean eserita joango dira eta ez dute eusteko
inolako sistemarik izango. Murgilaldia ekiditeko, oreka mantendu beharko
dute eta monitorearen jarraibideak jarraitu beharko dituzte. Egonkortasun ezak
zirrara eta ustekabeak eragiten ditu ibilbide osoan zehar.
Raftinga baino zailagoa dela estaen dute batzuk, bildur gehiago ematen duela behintzat esango genuke, guk Josuk eta Aitorrek.
Downhill den kirola , mendiko bizikletaz egiten da. eremu oso zailetan egiten da, besteak beste, mendietan, lur ugariko guneetan, hareetan, zikinkeria, lokatza, errekak etab, horretaz gain oztopo ugari aurkitzen dituzte bertan, adarrak, harriak, egurra, eta ibilbide ezberdinak
Hauxe dugu abentura kirolik ezagunena. Oso zaila da kirol hau egitean zer
sentitzen den hitzekin adieraztea. Orokorrean taldean egiten da, zirrara eta
arriskua partekatzeko.
Ur‐emari handiko eta ur‐lasterreko ibaietan nabigatzeko bereziki diseinatutako
ontzi puzgarrietan joango gara, eta saiatu beharko dugu bideko harkaitzak
ekiditen eta uretara ez jausten. Ibilbidean hamaika ustekabe, ikaraldi eta
murgilaldi izango ditugu, hori seguru.
Ontzia, zodiac‐aren antzerakoa oso segurua eta gogorra da. Sei edo zortzi
lagunentzako edukiera izaten du eta hauek ontziaren ertzetan eserita joan behar
dute. Ontziko lagunek oinak lotzeko euskarriak dituzte ontziko zoruan, beraz,
nahiko zaila da oreka galtzea harkaitzen gainean pasatzean. Dena dela, kontuan
izan behar dugu, kirol hau egiten animatuz gero, blai eginda amaituko dugula.
Kirol hau arriskutsua dela eman arren, ez da horrela. Ontziko lagunen bat
uretara erortzen bada ere, ez du minik hartuko, segurtasun ekipoa jantzita
Hurrengo hay bodyboard-ari buruz izango da. Bodyboard-a Euskal herrian asko egiten da, haiz zuzen ere Zarautzen eta sarrera interesgarria dela iruditu zaigu Euskal gazteontzat.
Zer da Bodyboard-a?
Bodyboarding, taula baten gainean olatu hautsigabeen gainean irristatzean datzan kirola da. Bodyboardingeko taula 1,4 metro inguru luze da, apar sintetikoz egina. Beraz, surfeko taula baino laburragoa da; gainera, surfeko taula ez da izaten apar sintetikoz egina.
Nondik dator?
Tom Moreyk asmatu zuen. Hawaii uharteetan du jatorria, baina orain mundu guztian zabaldua dago, oso komertziala ez den arren.
Bideoa utzi baino lehen, hemen utziko dizkizuegu hainbat sare Bodyboard-ean interesatua dagoenentzat. Honako sare hauetan izena eman dezakezue.
Oraingo honetan, zubisoka edo zubijauziarekin gatoz. Espero dugu interesatuko ziazuela sarrera hau.
Zubijauzia edo zubisaltoa zubitik soka dinamikoz (eskalada sokaz) lotuta pendulu modura jauzi eginez egiten den muturreko kirola da."
Badira jauzi mota gehiago zubitik egin ahal direnak (gomasaltoa, gomapendulua, tirolina, parabolasaltoa... errapel moduan ere jauzi egin ahal da), baino jauzien arloan adostasuna dago zubisalto(a) hitzez aurretik aipatutako modalitatea adierazteko.
Eta badira antzeko jarduerak (supersaltoa, sky coaster, swing jumping), pendulu modura ere, baina zubi barik, egiten direnak.
Zubisaltoa nondik dator?
Zubisaltoa 1970ko hamarkadaren hasieran asmatu zen, Cruseilles-en, Annecy inguruan, Frantzian. Helmut Kiene deituriko eskalatzaile germaniarrak Les Usses ibaiaren gaineko zubietako batean soka bakarra lotu eta bestetik jauzi egin zuenean. Bi zubi hauen arteko distantzia 50m izanik, luzera beretsuko pendulu ikaragarria egin zuen. Helmutek ez omen zuen sekula gehiago egin, baino bere kideei kontatu zien heinean, hedatzen joan zen.
Euskal Herrian berriz, zubisaltoa 1980ko hamarkadan hasi zen ezagutzen, eskalatzaileak zubi bakarraren azpitik instalatzeko modua topatu eta jauziak egiten hasi zirenean, lehenbiziAraotzen (15m/20), baita Ormaiztegin ere. Gerora Tolosako "Ibarra" zubiak erabiltzen hasi ziren (33m/38), eta, aurrerago, Azkoitiakoa (24m/31-40). Egin izan dira mota honetako jauziak ere Soraluzen eta Atxaspin (Mendexa), bada jauzietarako egokia den zubia [Sobron]en eta bestea Kanpezu inguruan.
Gu egileok Azpeitikoak gara eta hemen usten dizuegu geure herri alboko jauzi handi baten argazki bat, Azkaratekoa (Azkoitia)
Amaitzeko bideo bat utziko dugu, disfruta dezazuela!
Oraingo artikulu honetan, eskaladari buruz oinarrituko gara, Dan Osmanekin hain zuzen ere.
DAN OSMAN
Dan Osman, 1963ko Otsailaren 11ean jaio zen Californian. Muturreko kiroletako partaidetako bat zen, eta eskalada munduan pertsona ezaguratsuena. Dan Osmanek eskalada naturala praktikatzen zuen, hau da sokaren laguntzarik gabe.12 urterekin hasi zen eskalatzen. Dan Osman toki batetik bestera ibiltzen zen egunero, eta ez zuen bidaiatzen egunetan, zuhaitz batean zuen etxea, bertan entrenatzen bai zuen.
Dan Osman 35 urterekin hil zen, free jaitsiera egiten ari zen bitartean soka hautsi eta lurrera erori zen.
Aukera duzue geuk igotako bideo batzuk ikusteko, Dan Osman free jaitsiera bikainak eta eskalada bikainak egiten.